Ubier garagardao azokea ospatuko da zapatuan Ubiden

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 21a, 12:03

Azokearen lehenengo edizinoa izango da hilaren 24an, 12:00etatik aurrera. Ubideko Udalak eta Garai Brewing garagardo konpainiak antolatu dabe Ubier azokea, egun osoan egongo dira kontzertuak, jana eta edaria.

Garagarrilaren 24an egun osoko plana antolatu dabe Ubiden Ubier garagardao azokea dala eta. Eguerdian, 12:00etan hasiko dira ekintzak. Umeak taloak egin ahalko dabez eta nagusiagoak garagardo egileakaz tertulian ibilteko aukerea eukiko dabe. Gero, ordu bietan hasiko da musikea, Screamers and Sinners taldearen eskutik. Kontzertu ostean, zozketa bat be egingo da, 15:30ean.

Arrastian, 19:00etan hasiko da barriz mobimentua Ubiden. Oingoan, musikea Nhil bandak ipiniko dau, Puro badajo & La chirla coloradaren kontzerua bertan behera gelditu ostean. Gero, 21:00etan hasiko da Uger taldearen kontzertua eta 23:30eko azkenengo traguagaz amaituko da jaia.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!