Madalenak ospatuteko egitaraua aurkeztu dabe Ubiden

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 19a, 11:57

Garagarrilaren 22an izango da jai eguna eta egun osoko plana antolatu dabe Ubiden. Jana, jokoak, lehiaketak eta musikea egongo dira eguerditik gauera arte.

Eguerdiko 12:00etan hasiko dira Madalenak Ubiden, umeentzako jokoakaz. 13:00etan zeozer jateko aukerea egongo da trikitixea eta panderoak giroa animau bitartean.

15:00etan Patata Tortila Txapelketeari emongo jako hasikerea eta gero, bingoa dago antolatuta. 18:00etan, goseagaz gelditu danarentzako, sardinak eta txokolatea banatuko dira.

Ostean, 19:30ean, Los Gavilanes mariatxien musikea egongo da eta 21:00etan Bigote Lehiaketea.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!