Parte-hartze arauak

Komunidade honetan parte hartzeako hurrengo arauak zehaztu ditu Begituk:

  • begitu.eus-en parte hartzeako erregistrau beharra dago. Alegia, erabiltzaile bihurtu.
  • Testua euskeraz idatzi behar da. Bestela, Begituk kendu egingo dau.
  • Erantzunetan edo bestelako ekarpenetan, Begituk akusazinoak eta irainak ez ditu onartuko. Holangoak balegoz, Begituk kentzeako eskubidea dauka.
  • Mugatu zure eretxiak eztabaidatzen dabizan gaira. Gaiagaz bat ez datozan parte hartzeak kendu egingo dira.
  • Ez dogu ezelan be onartuko, anonimotasunean mozorroturik, edozer esatea edozein personaren, enpresaren edota erakunderen gainean.
  • Intimidade eskubidea urratzen daben mezuak ez dira onartuko.
  • Publizidade mezuak ez dira onartuko.
  • Proposatu gura badozu beste gai bat eztabaidatzeko, idatzi eiguzu email bat, mesedez.
  • Eskertuko deutsugu izen-abizenakaz idaztea, ahal dozula behintzat.
  • Begituk eskubidea dauka edozein erantzun kentzeako, holan pentsau ezkero. Aldi berean, beharra ikusten danean, Begituk eztabaidako mezuak editau ahal izango ditu.
  • Etorkizunean, Begituk arau honeek aldatu edota luzatzeko eskubidea dauka, eztabaiden erabilpen zuzena bermatzeko helburuagaz.

Begituk ez dau bere gain hartzean webgune honetan partikularrek adierazotako esanen eta eretxien erantzukizunik.