MUSIKEA

Esanezin taldearen kontzertua Kotxepinen

Erredakzinoa

Ianire Aranzabek 2021ean abiatu eban Esanezin proiektua. Laukote bihurtu zanetik, taldeak disko luze bi kaleratu ditu. Atzena, Hormetan idazten, hauskortasunez eta malenkoniaz betetako bederatzi kantak osotuten dabe.

Ianire Aranzabek (Altzagarate, 1999) Aireratzen EPagaz emon ebazan lehen pausuak, pop doinuak oinarri hartuta. Gero, laukotea osotu eban Arri Iraetagaz (bateria), Iñigo Asensiogaz (tekladua) eta Imanol Rubiogaz (gitarra elektrikoa). Aranzabek abestu eta gitarrea joten dau.

2023 inguruan kaleratu eben lehen disko luzea, Erretratu bat, eguneroko hautuei, pribilegioei, bildurrei eta zauriei buruzkoa. Igaz argitaratutako Hormetan idazten diskoan, Sara Zozayak eta Idoia Asurmendik be parte hartu dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!