MUSIKEA

María Vaquerizok ‘Ven, por favor’ single barria kaleratu dau

Ager Barragan

Lemoako kantautoreak etapa musikal barri bateri ekin deutso pasau dan barikuan, hilaren 13an, kaleratu eban Ven, por favor kanta barriagaz.

María Vaquerizo Lemoako musikariak Ven, por favor abestia kaleratu barri dau, eta honegaz, bere ibilbide musikalean etapa barri bateri hasikerea emoten deutsala adierazo dau BEGITUN. Single berriak aurreko hiru kantakaz konparauta beste norabide musikal bat hartuko dau eta bere nortasuna definiduteko bidean beste pausu bat izango dala argitu dau Lemoaztarrak.

Abestiak emozinoakaz eta egoera personalakaz lotutako gaia lantzean dau. Egoera bat mugara heltzean danean kontrola eukiten jarraituteko sortuten dan itxaropen faltsuaz berba egiten dau. Dana aldatu ahal dala sinistuteko atzen saiakera horretaz, hain zuzen be.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!