Teatro Gorakadak eta Naita Produkzioak konpainiek Hans Christian Andersen-en 1843ko Urretxindorra umeentzako ipuin klasikoa berrasmatu eta oholtzara egokitu dabe; txotxongilo, itzalak eta zuzeneko musikea buztartuaz.
Aitatu moduan zapatuan, hilak 21, ikusi ahal izango dabe ume eta familiek Erresinolaren kantua Kotxepinen, 18:30ean. Obrea, "naturako gauzarik xumeenetan topau daitekean edertasunaz mintzo da", dinoe egileek.
Sinopsia:
Erresinola bape erakargarria ez dan baina ahots ederreko txoritxoa da, Txinako enperadorea bera eta korte osoaren bihotzak beteteko gai dana. Enperadoreak, gauzarik preziatuena eukiteko dauan grina zentzubakoan, txoritxoa bere ondoan biziarazoten dau. Baina edertasun eta umorez betetako istorioaren bira baten, enpreadore ahaltsua konturatuko da dana ezin dala jaubetzan hartu. Holan, errespetuari eta askatasunari egindako kantua izango da urretxindorrarena.