TRINKETEA

Mikel Aurrekoetxeak garaipenagaz ekin deutso Challenge du Garat Txapelketeari

Ager Barragan

Mikel Aurrekoetxea pelotari lemoaztarrak garaipenagaz hasi dau 2026ko Challenge du Garat Txapelketea. Astelehenean, zemendiaren 16an, jokatutako lehenengo jardunaldian, Arai Murillo garaitu eban 40-20, Donibane Garaziko Garat trinketean.

Aurrekoetxeak BEGITUn argitu dau sano pozik urten zala partidutik, irabazteaz aparte, oso sentsazino onakaz jokatu ebalako. Holan, bere helburua hurrengo partiduak irabazten joatea eta bere izena trinketeko zirkuituan zabaldutea dala adierazo dau lemoaztarrak.

Eskuz banakako txapelketa honen lehenengo jardunaldian beste neurketa bat be jokatu zan. Iker Rekaldek Ugaitz Elizalde 40-21 menderatu eban. Holan, Aurrekoetxeak eta Rekaldek hurrengo faserako txartela eskuratu eben.

Bigarren jardunaldia datorren astelehenean, zemendiaren 23an, jokatuko da, Garat trinketean bertan. Aurrekoetxeak Peio Larrechearen aurka neurtuko ditu indarrak 16:30ean; Rekaldek, barriz, Unai Etcheverry izango dau aurkari 17:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!