Igazko abenduan Arantzazuko Aterpetxean egon ostean aurten Lekeitiora joango dira 12 eta 16 urte bitartean daukiezan Lemoako gaztetxoak urtailaren 4 eta 5ean. Izena emoteko epea pasau dan barikuan, hilaren 13an, zabaldu zan eta abenduaren 5era arte eukiko dabe aukerea joan gura dabenek euren izena emoteko. Gaztelekuan bertan edo lemoakogaztelekue@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz egin behar dabe inskripzinoa eta antolakuntzatik adierazo dabenez, gehienez 30 personako taldea egingo da.
Izena emon dabenen kantidadea dagozan leku kopurua baino altuagoa bada, zozketa publiko bidez erabakiko dira leku horreek nork hartzean dauzan.