Doneztebeko udagoieneko feriaren barruan jokatu zan txapelketea, Ezkurra frontoian. Bost bikote lehiatu ziran, eta bakotxak 15 ebaketa egin behar izan ebazan etzanda ipinitako 45 ontzako enborrean. Linaza eta Lopez de Uraldek 8 minutu eta 29 segundoan egin eben lana, txapeldunek baino 25 segundo gehiago.
Uxue Ansorregi mendaroarrak eta Aurkene Aroka berriozartarrak jantzi eben txapela, 8 minutu eta 4 segundoko denporeagaz. Sara Jiménez de Aberasturik eta Maite de Felipe Susok osotu eben podiuma.