Hamargarren urtea izanda, Lemoa korrikalariz, mendizalez eta ikuslez beteteko asmoa dauka Ganzabal Mendi Taldeak. Martxak eta lasterketak iraun bitartean zein gero jardunaldia girotuteko DJa egongo da, bai eta jantzak be.
Herria bakarrik ez, Lemoatxa eta Belatxikieta inguruak be beteko dira, martxa biak eta lasterketa bietako dorsalak agortuta dagoz-ta. Galapan zein oinez, 850 partaide hartuko dabez probek.
Martxa luzeko (25 km eta 1.174 metroko desnibela) partaideak izango dira urteten lehenak, 08:00retan. Ibilbide bera, baina galapan, egingo dabe korrikalariek 09:15etik aurrera. 17 kilometro eta 815 metroko desnibeleko ibilbidea korriduko daben lasterkariak barriz, 10:00etan egingo dabe urtekerea. Martxa familiarreko partaideak, 10:45ean daukie hitzordua urtekeran.