Lehen egunean, Lemoa bertako kirolariei omenaldia egingo jakie bakotxaren modalidadean lortutako garaipen eta markak balioan ipinteko helburuagaz. 20:00etan izango da omenaldia eguenean, Kotxepinen, eta aurretik Iñaki Zubizarreta saskibaloi jokalari ohiak berbaldia egingo dau, 18:30ean.
Barikuan barriz, hilak 13, eguraldiak lagunduten badau Lemoako Eskupilota Taldeko kideek bote luzea pelota modalidadearen erakustaldia egingo dabe Atxeta plazan, 17:00etan. Kirol asteari domekan, hilak 15, emongo jako akaberea Ganzabal Mendi Taldeak goizerako antolatutako X. Lemoatx Trail jardunaldiagaz, martxa eta lasterketa bina egingo dira.