BizkaiBizi Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako bizikleta elektriko publikoen alokairu-zerbitzua da. Helburua herritarren mobikortasuna erraztutea eta garraio jasangarriagoa sustatutea da. Zerbitzuaren bidez, erabiltzaileek bizikleta elektrikoak alokatu ahalko dabez udalerri batetik bestera mobiduteko, modu eroso, arin eta ekologikoan.
Zerbitzua erabilteko, BizkaiBizi aplikazinoa deskargau eta bertan izena emon behar da. Ostean, aplikazinoaren bidez hurbilen dagoan bizikletea bilatu, QR kodea eskaneau eta erabilteko prest egongo da. Ibilbidea amaitutean, bizikletea baimendutako aparkaleku edo estazino batean itxi behar da.
Lemoan mailegu-gune bi egongo dira:
· Atxetaren ondoko aparkalekuan.
· Euskotrenen geltokiaren ondoan.