AZOKEA

Lemoako Nekazaritzako Elikagaien Azokea egingo da astegoienean

Ager Barragan

Domekan, hilak 8, 10:00etan zabalduko dira Lemoako nekazaritzako elikagaien hogeitazazpigarren azokako hogei postuak.

Zemendiko lehenengo domekea merkadu eguna izango da Lemoan, Nekazaritzako Elikagaien Azokearen hogetazazpigarren edizinoagaz. Arratia eta inguruko bailaretako ekoizleen hogei postu eta taloen txosnea egongo dira Arlonagusiako aparkalekuan, aitatu moduan, 10:00etatik aurrera zabalduko diranak. 

Merkadu eguna girotuteko, 12:00etan Durundi Barri jantza tadekoek ikuskizuna egingo dabe eta 12:30ean, Perejilak taldeak ipiniko dau musikea. 13:00etan, Mendieta Herri Kirol Taldearen azkolari erakustaldia be egingo da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!