MUSIKEA

Momak taldeak kontzertua eskainiko dau Lemoan

Ager Barragan

Bariku iluntzean, hilak 30, Indie, pop eta rock doinuek beteko dabe Lemoako Kotxepin Kultur Etxea 20:00etatik aurrera.

Jon Andoni Moreno "Moma" musikari ermuarra bakarlari moduan hasi bazan be, 2023an Bilboko jam session baten beste musikari batzukaz inprobisetan ebilela musikea sortzeako konexino berezia sentidu eban Jon Ruiz, Pablo Ferretti eta Vincenzzo Marinelligaz. Ordutik, esperimentetako batzean hasi eta gitxika-gitxika Momak taldeari formea emoten hasi ziran.

Taldeak 2024ko urrietan eskaini ebazan lehenengo kontzertuak eta momentuz abesti solteak baino grabau ez dabezan arren, izan dabe arrakastea. Itzuliko naiz kantak milaka entzunaldi izan dauz YouTube eta Spotify moduko plataformetan eta aurtengo txirrindularitzearen Itzuliaren abesti ofiziala izan da. Taldea sortzerakoan Morenok barrena.eus-en eskainitako alkarrizketa baten dinoanez, estilo desbardinak buztartuten dituan taldea da Momak: "Indie, pop, rock... Gatxa da etiketa bat ipintea. Abesti bakotxa desbardina da, eta ez dakit inoz eroso egongo garan etiketa bakarragaz. Influentzia pilo bat daukaguz".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!