Hego Amerikatik bueltan BEGITUk Mikel Aurrekoetxea pelotari lemoaztarragaz berba egiteko aukerea euki dau eta adierazo dauan moduan nahiz eta zidarrezko domina lortu, txapelketa osoan egin daben lanagaz “sano sano” pozik dagoz. “Mexikoko Selekzinoko pelotariak asko jokatuten dabe eta hori argi itxi dabe txapelketa osoan zehar. Euskal Herrian ez da modalidade honetan jokatuten eta selekzinoak aurrerapausu bat emon eban frontball-ean jokatuteko animatuz. Halanda be, tentsino handiko finala izan zan, gu dana emotera urten ginen eta aurkariek hori oso presente euki eben” aitatu dau Aurrekoetxeak.

Euskal Selekzinoak Munduko Txapelketa lehenengo aldiz modu ofizialean jokatu dauzan 22 finaletan, lau munduko titulu eskuratu ditu:
URREA
· Trinketeko parapilota
· Eskuz binaka · 36 m
· Gizonezkoen zesta-punta banaka
· Gizonezkoen zesta-punta binaka
ZIDARRA
· Andrazkoen gomazko paleta · 30 m
· Eskuz banaka · 36 m
· Pala motza · 36 m
· Parapilota · 36 m
· Andrazkoen zesta-punta banaka
· Andrazkoen zesta-punta binaka
· Gizonezkoen frontballa
BRONTZEA
· Andrazkoen frontballa