Bilboko Euskararen Etxeak 20 urte daroaz euskerea gizartean sustatu eta zabaltzen, euskerea, munduko beste edozein hizkuntzaren mailan ipinteko helburuagaz. Oin, Kotxepin Kultur Etxean bertako interpretazino zentroko zati bat ekarri dabe Lemoara. Geure hizkuntzearen ezaugarri eta bitxikerien gainean gehiago jakiteko, astebarruan bisitau daiteke erakusketea, 10:30etik 12:30era eta 16:30etik 19:30era.
Erakusketeak badauka bere zati parte-hartzailea be, jenteak bisitau bitartean, hari gorri eta berdeakaz eregiten joango dan mapa konpleju bat. Erakusketea ikusten amaituterakoan bisitariek haria hartu eta hau uztai desbardinetatik pasau beharko dabe, galdera bakotxean erantzun bat aukeratuz. Galdera batzuk, norbere ezaugarrien gainekoak dira eta beste batzuk zabalagoak: "Niretzat euskerea da...", "Etorkizunean, gurako neuke euskerea...".