GAZTETXEAK

27 urte beteten ditu Karabie Gaztetxeak

Ager Barragan

Arratiako gaztetxe zaharrenak bihar, hilak 24, ospatuko dau bere urteurren jaia futbito, bazkari, poteo eta kontzertu artean.

Lemoako Karabiek, 27. urteurrena ospatuten dau bihar eta urtero lez, egun osoko jaia egingo da. 12:00etan hasiko da jaia txupìnazoagaz eta jarraian, futbito "patxangeroa" jokatuko da; bitartean, Mangual bikotea biniloak pintxetan egongo da eta marianitoak zerbitzauko dira. Bazkaria 15:00etan izango da.

Arrastiz, 18:00etan, jolas eta probakaz buztartutako poteoa egingo da herriko tabernetatik zehar. Gauez barriz, 22:00etatik aurrera, kontzertuak egongo dira: Ermua eta Elgoibartik etorritako Makis 37 punk-rock taldea eta Sua, Maruri-Jatabeko pop-rock bandea. 

Jaiagaz segiduteko, Urbih Selektah dj-a egongo da reggae, dub eta dancehall musikea ipinten eta gero, edozeinek ipini ahal izango dau musikea -aurretik Karabiera Instagrametik mezua bidalita- DJ Maratoia ekimenean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!