Euskal Selekzinoa historia egiten dabil Argentina eta Uruguain ospatuten dan Euskal Pilotako XX. Mundialean eta beste modalidade batzutan lehenengo urrezko dominak lortu ostean bihar, hilak 24, frontball modalidadeko finala jokatuteko sailkatu dira Julen Alberdi zizurkildarra eta Mikel Aurrekoetxea lemoaztarra. Finala Mexikoko Selekzinoaren (munduko txapeldunak) kontra jokatuko dabe Aurrekoetxea eta Alberdik.
Aurrekoetxeak BEGITUn adierazo dauan moduan, partidu oso oso gorra izan zan finalerdia, ordu bateko iraupena euki eban eta modalidade horretan denbora asko da jokatuten. Aldi berean, lortutakoagaz sano pozik dagozala eta biharko partiduan dana emongo dabela argitu dau Aurrekoetxeak.