PELOTEA

Mikel Aurrekoetxea mundialeko finalerdietan

Ager Barragan

Mikel Aurrekoetxea pelotari lemoaztarra Euskal Pilotako XX. Mundiala jokatuten dabil Euskal Selekzinoagaz eta astelehenean Bolibiari irabazi ostean gaur, hilak 21, mundialeko finalerdiak jokatuko ditu Espainiako Selekzinoaren kontra.

Asteleheneko partiduan, Aurrekoetxeak, pelotari bolibiarrari 10-2 eta 10-2 irabazi eutsan eta partidu nahiko erraza izan zala adierazo dau BEGITUn. Hasikeratik dominau eban lemoaztarrak partidua eta horreri esker finalerdietara klasifikau eta gaur, hilak 21, Espainiako Selekzinoan kontra jokatuko dau final handira pasetako txartela emoten dauan partidua. 

Aurrekoetxeak BEGITUn adierazo dauanez, gaurko partidua fisikoki oso gogorra eta iraupen handikoa izango dala aurreikusten dabe baina atzo atseden eguna eukin eta gero, gaurko partiduan dana emoteko prest dagoala argi itxi dau lemoaztarrak.

Gaur irabazi ezkero zapatuan, urri bigarrenaren 24an, finala jokatuko dabe eta hau Euskal Selekzinoarentzako “historikoa” dala azpimarratu dau Aurrekoetxeak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!