JANTZAK

Umeentzako jantza garaikideak Kotxepinen

Ager Barragan

Zapatuan, hilak 24, taularatuko dabe Jone Amezaga eta Miren Lizeagak Ehuna ikuskizuna Lemoa Kotxepin Kultur Etxean 18:30ean.

KunArte eta Teatro Paraisoren ekoizpen honek etxeko txikerrenentzako proposamen berezia dakar, bat eta sei urte bitarteko umeentzako jantza garaikideak. Jone Amezaga del Frago eta Miren Lizeaga Gonzalezen jantzen bitartez, gorputz eta aireagaz, mobimentua josten ikusiko dabe umeek, eta familia osoa mundu poetiko eta sentikorrean barneratuko dau. 

35 minutuz, ehunaren jantzearen jaiotzea sortuko dabe jantzariek: "Espazioa janzten dauan oihal handi bat, non gorputz jostalariek jantza egiten daben".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!