BEE

BEE-ko herri bazkarirako txartelen zozketea BEGITUn

Ager Barragan

Argazkia: Bizkaiko Erromeria Eguna

Bizkaiko Erromeria Egunean antolatuta dagoan herri bazkarirako txartelak atzo, hilak 8, agortu ziran eta horregaitik BEGITUk txartel bikotx baten zozketea zabaldu dau, beraz oindino be badago aukerea herri bazkarian leku bat lortuteko.

Hilaren 17an, 15:00etan hasiko da herri bazkaria Arlonagusian eta antolakuntzeak BEGITUri azaldutakoaren arabera, 610 persona baino gehiagok erosi dabe txartela. Hiru menu egongo dira eskura: haragi menua, barazki menua eta umeentzako menua. Aitatu moduan BEGITUk sarrera bikotx baten zozketea egingo dau eta bertan parte hartzeako bilatu artikulu honen argitalpena BEGITUren sare sozialetan (Facebook, Instagram, Mastodon eta X), jarraitu BEGITUren kontua, alkarbanatu argitalpena eta itxi komentarioetan nogaz joango zintzatekez . Suerte on! 

Zozketearen irabazlea hurrengo barikuan, hilaren 16an, emongo da jakitera BEGITUren sare sozialetan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!