Igaz Durangon lehen edizinoak izandako arrakastearen ostean, aurtengoan Lemoara ekarri dabe Bizkaiko Erromeria Eguna. Bagilaren 16an egin zan aurkezpen instituzionala Lemoan eta bertan Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputaduak azaldu eban moduan, “erromeriak arpegi asko daukaz” eta honeek batzeako sortutako ekimena da BEE.
Egitaraua, hiru gunetan (Arlonagusia, Herrigunea eta Kotxepin) egongo da antolatuta eta herritik bueltaka be, parau barik egongo dira talde ugari jantzan, kantuan eta poteoan. Informazino guztia dago ikusgai erromeriaeguna.eus webgunean.
ARLONAGUSIA
· 11:00etan, inaugurazinoa.
· 11:30ean, Korrontzi eta Durundi Barriren jantzaldia.
· 13:00etan, jantza-plaza Lorratz taldeagaz.
· 14:30ean, Larrain Dantza herrikoia.
· 15:00etan, herri bazkaria: musikea eta Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia bertsolariak.
· 16:30ean, bazkalostea Eingo taldeagaz.
· 20:30ean, erromeriak: Lehian, Argitu, Zirkinik Bez eta Trikizio.
HERRIGUNEA
· 12:00etan, ume eta helduentzako herri-kirolak / Harribitxi, Merhezi, Eneritz eta Edurtzeta.
· 17:00etan, Ene Kantak.
· 18:30ean, jantzagarriak Kittu taldeagaz.
KOTXEPIN
· 11:30ean, Primi Erostarbe, itzalari dantza liburuaren aurkezpena Itziar Ugartegaz.
· 12:00etan, kantu ikastaroa Itsaso Arrietagaz.
· 13:15ean, Arratiako jotearen ikastaroa Jone Intxaustigaz.
· 16:30ean, Aire! dokumentala.
KALEZ KALE
· 11:00etatik aurrera, Urrutia anaiak, Ondalango erraldoi eta buruhandiak, Arratiako Musika Eskolea, Bizkaiko albokariak, Bizkaiko gaiteroak, Bilboko gaiteroak, Izenbarekuak txarangea eta kantupoteoa Eingogaz.