Urri bigarreneko lehenengo urtekeran Ganzabal Mendi Taldekoek Aragon eta Gaztela eta Leoneko zonaldetik ibiliko dira hiru egunez. Bariku, zapatu eta domekan, hau da, hilak 10, 11 eta 12 hiru mendi desbardinera igongo dira. Lehenengoa 1.474 metro daukazan Peña Isasa izango da, bigarrena 2.314 metrogaz Moncayo eta atzenik astegoienari amaierea emoteko Cabezo del Frailen dagoan Sancho Abarca ermitara igongo dira ganzabaltarrak.