Hurrengo zapatuan, hilaren 17an, Lemoak erromeria kontzeptuaren arpegi eta formatu guztiak egun bakarrean batuko ditu. Bazkaria 15:00etan izango da Arlonagusian eta antolakuntzeak BEGITUri azaldutakoaren arabera, “erritmo ederrean” saltzean ibili dira txartelak. Oindino txartelik erosi ez dauanak eta bazkarira joan gura dauanak Bizkaiko Erromeria Egunaren webgunera jo beharko dau txartelak erostera —hiru menu aukeran: haragi menua, barazki menua eta umeentzako menua—.
Hedabide honek jakin ahal izan dauanez, herri bazkarian musikariak ez dira faltauko, eta Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia bertsolariek doinuz jantziko dabe bazkalostea.