
Atzo, hilak 1, Euskal Selekzinoaren eta honetan jokatuko daben pelotarien aurkezpen ekitaldi instituzionala egin zan Gasteizen. Aurten, historian lehenengoz, Euskal Selekzinoak modu ofizialean hartuko dau parte Argentina eta Uruguay-en ospatuten dan mundialean eta Aurrekoetxea bertan egongo da, frontball disziplinan jokatuten.
Aurre-hautaketa baten ostean Euskal Selekzinoak pelotari bi hautatu ditu banaka jokatuten dan frontball disziplinan parte hartzeako. Batetik Aurrekoetxea, mundialean egongo dan arratiar bakarra, eta bestetik Julen Alberdi pelotari zizurkildarra egongo da Lemoako pelotariagaz batera elastiko berdea janzten. Disziplina hau banaka jokatuten da eta ez da normalean pelotariek egunerokotasunean jokatuten daben disziplina bat baina dana emoteko oso gogotsu dagoala adierazo dau Aurrekoetxeak BEGITUn.