Arrastiko 19:00etatik aurrera XXI. mendeko faxismoa eta haren kontrako burrukeari buruzko Munstroak sortzen direnean dokumentala proiektauko dabe gaztetxean. Diario Socialista hedabideak sortutako dokumental honek gaur egungo faxismoa aztertuten dau, galdera nagusi biri erantzunez: zer interes dagoz faxismoaren gorakadearen atzean? eta zelan egin ahal jakie aurre interes horreei?
Dokumentalean Madril, Milan, Monza eta Parisko militante antifaxistei, Mugimendu Sozialistako milintanteei, StreetPress-eri, Miquel Ramos-eri eta Mark Bray-ri egiten jakiez alkarrizketak. Euskerea eta beste hizkuntza batzuk agertuten dira dokumentalean, baina beti be azpitituluak euskeraz eta frantsesez dagoz, edonork ulertu dagian.