ONDAREA

Urri bigarrena Ondarearen Europako Jardunaldietako ekintzakaz beteta dator

Ager Barragan

Lemoatxako lubakiak

Lehenengo hamabostaldian lau zita dagoz antolatuta gurean; Areatza, Artea, Lemoa eta Zeanurin. Lehenengo zitea zapatuan, urri bigarrenaren 3an, izango da Lemoan.

Hogetaseigarren urtez, Ondarearen Europako Jardunaldietako ekintzakaz beteta dator urri bigarrena Bizkaian. Aurten, “Gure eskuetan” lelopean egingo da hurreko ondarea ezetuarazoteko ekimena, ondarearen jarraipena gure esku dagoala gogorarazo eta ekintzara pasetako deiadarra eginaz. 

Bizkaia mailan, 200 erakunde eta eragileren lanari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu dira eta ondareabizkaia.eus webgunean dago informazino guztia.

LEMOA
Urri bigarrenak 3, barikua
· 10:30ean, Kotxepin Kultur Etxean: LEMOATXAKO LUBAKIAK

Gerra Zibilean Bilbo defendiduteko Burdin Hesiaren parte izan ziran lubakietan burruka gogorrak izan ziran, bai eta fronte haretako antifaxisten atzen garaipenaren lekuko. Lubakiak zein Kotxepingo museotxoa bisitauko dira.

(Izen-emotea: ondareabizkaia.eus)

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!