TXAPELKETEA

Mikel Pagazaurtundua Euskadiko artzain-txakurren txapelketako irabazle

Ager Barragan

Mikel Pagazaurtundua lemoaztarrak irabazi eban pasau dan zapatuan, hilak 26, Artxate elkarteak  antolatutako eta Arlonagusia zelaian jokatutako Euskadiko Artzain Txakurren XXIX. Txapelketea.

Pagazaurtunduak ondo ezetuten dau Lemoan txapela janztea. Igaz Bizkaiko Artzain Txakurren III. Txapelketea irabazi eban leku berean, Lay txakurragaz eta 264 puntugaz. Aurreko urteko edizinoa be irabazi eban.

Pagazaurtunduak Lay eta Zur txakurrakaz parte hartu eban, eta Zurregaz lortu eban garaipena. Txapelketan Angel Gerediaga eta Uda, Bittor Bengoetxea eta Pupi, Javier Gastañaga eta Cool, Juan Ramon Azkargorta eta Bat, Xabier Gastañaga eta Sandi, Asier Dakosta eta Zeru, eta Iñaki Idigoras eta Thor be izan ziran parte-hartzaile.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!