epaiketea

Agarreko dozena bat bizilagunek epaiketea izan dabe

Asier Abrisketa

Epaia sententziarako itxonean geratu da eta Eskubideak Danontzat Plataformatik adierazo dabe etxebizitza sozialak egiteko proiektua "idea ezin hobea" izan arren, Lemoako Udalak bertan dagozanak kalean ixteak "sozialetik gitxi" daukala.

Urri lehenengoaren 18an Lemoako Agarre auzoko dozena bat bizilagun epaitu ebezan, Lemoako Udalaren salaketa baten ostean. Salaketea oindino be auzoan bizi diranen kontrakoa da eta okupazinoagaitik dagoz akusauta. Eskubideak Danontzat Plataformatik BEGITUn azaldu dabe, zigor ekonomikoa eskatu deutsiela. Epaia sententziarako prest geratu da eta egun berean, alkarretaratzea egin zan epaitegi kanpokaldean.

Eskubideak Danontzat Plataformea: "Herrira aterpe bila etorritakoei harrerea ez egiteak ez-herritarrak sortzea dakar; errazakeriari, bazterketeari eta gorrotoari bidea zabalduaz; Ceutan zein Donostian bezala".

Plataformatik adierazo dabe, Lemoako Udalaren Agarreko etxeak alkiler sozialerako bideratzeko proiektua “idea ezin hobea” dala, baina bidean “bertan diran bizilagunak kale gorrian ixteak sozialetik gitxi daukala”.  Lemoako Udaletik barriz, BEGITUn azaldu dabe epaileak bere ebazpena emon arte ezin dabela bestelango adierazpen publikorik egin. “Tartean dagozan personak babesten jarraitu gura dogu eta horregaitik, ez dogu euren gaineko datu edo informazino gehiagorik emongo”, dinoe.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!