IKASTAROAK

Lemoako Udalak zabalik dauka ikastaroetan izena emoteko epea

Ager Barragan 2026ko irailaren 2a

Lemoako Udalak be adin eta interes guztietarako hamazazpi ikastaro eta tailer prestatu ditu eta honeetan izena emoteko epea zabalik dauka.

Aitatu moduan hainbat ikastaro eta tailer prestatu ditu Udalak eta aurten euskerea ikasi edo hobetuteko eskaintza berezia be egongo da. Titulu ofizial guztiak prestatzeko aukeraz aparte merkatariei eta migratzaileei zuzendutako oinarrizko ikastaro malgu eta dobakoak eta euskerea praktikatzeko dobako saioak antolatuko dira Kotxepin Kultur Etxean. 

Euskera klaseetan bere izena emon gura dauanak hilaren 30era arte emon ahal dau labur.eus/lemoaeskolak2627 estekan.

Honeek dira aurten Lemoako Udalak prestatu dauzan ikastaro eta tailerrak: Eskulanak, Informatika, Mugikor bidezko argazkigintza, Bizitzak josten, alkartzen duten puntadak, Xakea haurtzaroan, Euskara-eskolak, Euskara merkatarientzat, A1 prestatzeko ikastaroa, Euskarazko doako praktika saioak (Berbalagun), Makillaje masterclass, Emozioak: ezagutu, sentitu, adierazi, Maskulinitate berriak, Burua martxan: memoria lantzen, Mundu digital segururantz, Mugimendua eta ongizatea, Bakardadeari aurre egiten: gure hartu-emonak zaintzen eta Sendabelar ikastaroa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!