Piktogramak irudikapen bisual sinpleak dira, lekua, ekintza bat edo jarraibide bat begiratu baten identifiketako aukerea emoten dabenak. Seinale barriak, beraz, jarduera sinpletzat hartuten dira, baina helburu argi bategaz: udal-espazioetan moldatuteko behar dan informazinoa persona gehiagoren eskura egotea eta Lemoa gero eta errazago ulertuteko, zeharkatuteko eta gozatuteko herria izatea.