JAIAK

San Antolin jaiak ospatuko dabez Lemoan

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 31

Lemoatx azpian ospatuko dan jaian mezea, azkolarien erakustaldia, Baba Lehiaketea eta erromeria egingo dira. Urtero lez, autobusa egongo da joan-etorriak egiteko.

Urri lehenengoaren 2an, eguaztena, urteroko zita garrantzitsua izango dabe lemoaztarrek, San Antolin jaia hain zuzen be. Urtero lez, autobusak egongo dira Lemoatx azpiko ermitara igoteko eta bertatik bajatuteko, 10:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00era. Izan be, egun osoko jaia ospatuko dabe bertan Lemoako kuadrillek giro ederrean.

Eguna 12:00etako mezeagaz hasiko da, San Antolin ermitan eta jarraian barauskarria izango dabe hurreratutakoek. Ostean, 13:00etan, Mendieta Herri Kirol taldeko azkolariek erakustaldia egingo dabe jentea baba lapikoak prestatuten dabilen bitartean. Lapikoak 14:00etarako aurkeztu beharko dira. 

Arrastiaren lehenengo partea Joxe Mendizabalek girotuko dau bere musikeagaz eta 18:15ean petankara jokatuko dabe Lemoatx erara.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!