EKONOMIA

Familientzako hileroko dirulaguntzak

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 27a

Lemoako Udalak bere komunikazino kanaletik adierazo dau Eusko Jaurlaritzak seme-alabak daukiezan familientzako hileko dirulaguntzak eskatuteko epea zabaldu dauala. Familiek 200 euro jaso ahalko dabez hilean seme-alaba bakotxeko, honeek 4 urte bete arte.

2026an, laguntza atzeraeraginez jaso daiteke urtailaren 1etik aurrera, baldin eta baldintzak beteten badira. Informazino guztia eskeratuteko eta eskaera egiteko egin klik hurrengo estekan: https://www.euskadi.eus/seme-alabak-dituzten-familientzako-hileko-laguntzak/web01-a2famil/eu/

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!