Bere establezimentuan berrikuntzak egin, irisgarritasuna, energia-eraginkortasuna, altzariak, ekipamentua, segurtasuna, teknologia, webgunea edo merkataritza elektronikoa hobetu gura dauanak laguntza honeek eskatu ahal ditu. Laguntza inbersinoaren % 40ra arte estaltzera heldu ahal da, eta kasu batzutan % 52ra arte, baina beti be, gehienez 10.000 euro establezimentu bakotxeko.
Eskaerak egiteko epea urri lehenengoaren 15era arte egongo da zabalik hurrengo estekan klik eginda: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2026/mec_2026/web01-tramite/eu/