BERTSOLARITZEA

Salgai dagoz Lemoan egingo dan bertso bazkarirako txartelak

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 21a

Urri lehenengoaren 12an, zapatua, Aissa Intxausti eta Igor Elortza bertsolariakaz batera  egingo dan bertso bazkarirako txartelak salgai dagoz urri lehenengoaren 3ra arte Lemoako udaletxean.

Ekintzaz beteriko eguna antolatu dabe Lemoako Jai Batzordeak eta Lemoako Udalak. 13:00etan emongo deutsie hasikerea egunari Arratiako Musika Eskolako ikasleen musikeagaz. Ostean, bertso bazkaria 15:00etan hasiko da kulturguneko plazan eta euria egiten badau eskolako aterpean. Bertan Aissa Intxausti eta Igor Elortza bertsolariak egongo dira bazkaria girotuten.

Arrastian Andra Mari Txapelketea jokatuko da Arlonagusian eta bertan Regional ligako taldearen aurkezpena egingo dau Lemoako Harrobik. Egunari amaiera on bat emoteko poteo musikatua egingo dabe Arlonagusian hasita Lemoako tabarnetatik zehar.

Bazkarirako txartelen prezioa hamar eurokoa da umeentzat eta 20 eurokoa helduentzat eta lehen aitatu moduan udaletxean erosi ahal dira urri lehenengoaren 3ra arte.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!