PELOTEA

Lemoako Eskupilota Taldeak zabalik dauka izen-emotea

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 21a

Lemoako Eskupilota Taldeak martxan dauka, urri lehenengoaren 9an hasiko dan, 2026-2027 ikasturterako izen-emote kanpainea.

2021. urtea baino lehenago jaiotakoek izen-emotea https://labur.eus/eskupelota26-27 helbidean egin ahal izango dabe, formularioa beteta. Horrezaz gainera, informazino gehiago eskuratzeko telefono honeetara deitu daiteke: 647 154 156 eta 689 933 775.

Lemoako Eskupilota Taldeak belaunaldi barriak erakartea eta esku-peloteaganako zaletasuna sustatzea dauka helburu, herriko gaztetxoen artean kirol hau bizirik manteniduteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!