GALDEKETA

Lemoako Udalak herritarren eretxia jakiteko galdetegia zabaldu dau

Ager Barragan

Lemoako Udala, Lemoako Berdintasunerako III. Plana prestatuten dabil eta, herrian, herritarrek bardintasuna zelan bizi daben jakin gura dabe.

Herritarren artean aukerak eta parte-hartzea zelan hautematen diran, euren egunerokotasunean ze egoera aurkitzen dabezan eta Udalaren partetik zer hobetu ahal daben jakin gura dau Udalak.

Herritarren esperientziak, begiradak eta proposamenek Lemoako errealidadea hobeto ezetuten eta datozan urteetako jarduerak zehaztuten lagunduko deutsiela adierazo dabe Udaletik eta horregaitik, Lemoako bizilagunei hurrengo estekan klikatu eta galdetegia beteteko eskatu deutsie: https://forms.gle/mLejEuWKBbJ6xGyZA

Abuztuaren 24ra arte dago galdetegia bete eta herri-galdeketan parte hartuteko epea zabalik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!