JAIAK

San Lorentzo jaiak ospatuko ditue Lemoako Azurreka auzoan

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 10a

San Lorenzo ermitan mezea egongo da 12:30ean eta ostean, barauskarria trikitilariakaz; arrastian, umeentzako jolasak eta Igel Txapelketea.

Gaur, hilak 10, San Lorentzo edo San Lontzo eguna da eta izen bereko ermitan, Lemoako Azurreka auzoan, jaia ospatuko da 12:30etik aurrera. Ermitan mezea egongo da eta urtekeran, barauskarria bananduko da bertaratutakoen artean, trikitilariek girotuta. Gero, 13:30ean, erromeria egingo dabe eta arrastian, 18:30ean, batuko dira barriro auzotarrak umeentzako jolasetan zein Igel Txapelketan parte-hartzeako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!