Txapelketa 12:00etan hasiko da baina bakarrik bikote bi dagoz. Linazak BEGITUn adierazo dauanez, txapelketa mistoko sentsazino onakaz dagoz gaurkoan baina halanda be, Foru Plazak errespetu handia emoten dauala eta aurkariak be oso forma onean dagozala aitatu dau.
BEGITUn, Linazak oso argi azpimarratu gura izan dau Arabako eta Euskal Herriko federazinoek ez dabela trontza behar dan moduan babestuten eta kategoria hau oso “kinta” txarrean dagoala. Halanda be, Euskal Herriko Txapelketea buruan daukiela, gaurkoan lan ona egitea espero dabe.