jaiak

Gaztetxeko txosnea montetako deialdia egin dau Karabiek

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 27a

Karabie Gaztetxeko kideak, pasau dan urteko jaietako pregoilariak

Gaur, hilak 27, 16:00etatik aurrera izango da jaietarako prestatuteko muntaketea.

Lemoako Karabie Gaztetxeak aurten be ipiniko dau herriko jaietarako txosnea eta gaztetxeak antolatutako jaietako egitarau alternatiboaren barruan, txosnea montetako deialdia dago. Garagarrilaren 27an, astelehena, 16:00etan da hitzordua gaztetxeko aparkalekuan. Gaurkoagaz amaituko da jaietarako prestaketetako egitaraua eta 30etik aurrera, jaietan, aisi eskaintzea be egongo da Karabien.

Egitaraua

  • Garagarrilak 27, astelehena: 16:00etan, txosnearen muntaketea.
  • Garagarrilak 30, eguena: 20:00etan, Arnasestu taldearen kontzertua eta jolasak
  • Garagrrilak 31, barikua: 02:00etan, DJ Gose ta Sue.
  • Abuztuak 3, astelehena: 09:00etan, desmuntaketea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!