Erabilgarri zehozertxo arinago egon bada be, lanak amaitu ostean garagarrilaren 23an Lemoako Udalak ofizialki inaugurau eban Saski Aterpe gunea. Hau, Bizkaiko arauzkoa eta finkoa dan 3x3 saskibaloi kantxa bakarrak eta alboan dagoan aterpedun atsedenguneak osotuten dabe. Guztira, 148.448,64 euro inbertidu dira gunea eregiteko.
Udaletik defendidu dabe, 3x3 atzen urteetan gehien hazi dan saskibaloi modalidadea dala eta kantxa barri honek, herriko gazteei beste aukera bat emoteaz gainera, txapelketak antolatuteko aukerea emoten dauala. Naia Fernandez saskibaloi jokalari zein entrenatzaile profesional izandakoa inaugurazinoan egon zan eta instalazinoaren potentziala azpimarrau eban: "Bizkaia osoan ez dago holango kantxarik, Lemoa Bizkaiko saskibaloiaren mapan kokatzeko aukerea da".
Inaugurazinoan, aterpe barria erabilten daben hainbat jubiladu be egon ziran eta atsedenguneagaz pozik agertu ziran. Ume eta gazteek sortuten daben giroagaz gozatutera joaten dira bertara eta denpora eskasagaz be bertan egon ahal izatea azpimarrau eben: