mendia

Lemoatx Trail mendi jardunaldirako izen-emoteak badagoz zabalik

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 24a

Argazkia: mikelbejarano.com

Zemendiaren 15ean egingo dira mendi martxak (8,5K eta 25K) eta lasterketak (17K eta 25K). Buscametas.com webgunean emon daiteke izena.

Oin minutu gitxi zabaldu dira Ganzabal Mendi Talde lemoaztarrak zemendiaren 15erako antolatu dauan X. Lemoatx Trail mendi jardunaldirako inskripzinoak buscametas.com webgunean. Izena emoteko aukerea, proba bakotxerako (17K eta 25K lasterketak zein 25K martxea) dagozan 200 dorsalak (martxa familiarrean 250 dorsal) amaitu arte edo zemendiaren 8ra arte egongo da zabalik. Lasterketak Bizkaiko mendi Txapelketarako puntuagarriak dira.

Ganzabal Mendi Taldetik azaldu dabenez, ibilbideak edertasun natural handiko eremuetatik (Urkiolako Parke Naturala, Legarmendi mendilerroa...) zein balio historiko handikoetatik (Lemoatxako Gerra Zibileko bataila zelai eta lubakiak) pasauko dira. Tontor nagusiak Belatxikieta (661 m), Lemoatxa (363 m) eta Aspunta (365 m) izango dira eta Lemoa, Zornotza, Dima zein Igorreko lurretatik igarako dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!