Lemoako Udala herriari nortasuna eta kolorea emoteko muralak egiteko apustuagaz jarraituten dau eta Kotxepìn Kultur Etxeko sarreran margolan bat izateko, barriro ipini dau konfiantzea Lian Monserraterengan. Oingoan, iraganaren eta etorkizunaren arteko loturea irudikatuteko lana margoztu dau, Memoria Historikoaren balioa eta belaunaldiz belaunaldi transmitidutako ondarea zaintzearen garrantzia gogorarazoz.
Lemoako Udaletik adierazo dabenez, Monserratek hazi batetik abiatuten dan kontakizuna islatu dau Kotxepineko horman. Hazia erne, zaindu eta loratzen dan moduan, artistearen esanetan, besarkadeak Memoria Historikoa bizirik manteniduten dauan zaintzea irudikatuten dau: "Gure aurrekoek hazia itxi euskuen eta oin guri jagokigu ereitea".
Mural barri honegaz "Lemoak bere tamainako Euskadiko udalerrian artean uri-arte kontzentrazinorik handiena daukan herria izaten jarraituten dau", aldarrikatu dau Lemoako Udalak.
Lian Monserratek 700 mural baino gehiago egin dau Europa osoan eta gurean be, badaukaz mural gehiago Lemoan bertan, baina baita Areatzan eta Zeanurin be.