Arratiako beste auzo batzutan moduan -Arteako Elexabeitin, Zeanuriko Ipiñaburun eta Dimako Santiagon- Lemoako Arrañon be santiagoak ospatuten dira, izen bereko ermitearen inguruan. Zapatuan, hilak 25, egingo da jaia eta 12:00etako mezeagaz hasiko da eguna. Honen ostean, auzoko frontoitxoak Lemoako Eskupilota Taldeko jokalarien pelota partiduak jokatuko dira eta jan-edana be egongo da hurreratuten diranentzako. Horrezaz gainera, Igel Txapelketea be jokatuko da.