herri-kirolak

Arabako trontza mistoko azpitxapelduna izan da Ruth Linaza

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 20a

Kimetz Lapazaranegaz lortu eban zidarra eta zazpi bikote egon ziran lehian: "Hau da txalogarriena, trontzea egoera oso gatxean dago-ta, bikote gitxi eta plazetan aukera gitxiago".

Ruth Linaza lemoaztarra, gaur Otxandion bizi dana, Arabako Trontza Misto Txapelketan lehiatu zan atzo, domekea, Maeztun Kimetz Lapazagaz batera eta bigarren postua lortu eben. Lehenengoak Garbiñe Lopez de Uralde eta Ion Lapazaran izan ziran eta hirugarrenak, Sara Jimenez de Aberasturi eta Mikel Gonzalez. Linazak BEGITUn kontau dau bero handia zala Maeztun baina halanda be, sentsazino onakaz ibili zirala.

Halanda be, gaur egun Euskal Herriko zein Arabako andrazkoen trontzalari txapelduna danak gehien azpimarratu dauana jente barriaren parte-hartzea izan da. Zazpì bikote izan dira eta Linazak azaldu dauanez, trontzea dagoan egoera oso zailean, "txalogarria" da hori: "Bikote gitxi dagoz eta plazetan aukera gitxiago izaten dauzalako (trontzeak)".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!