Karabie GZTX

Gaur hasiko dira Karabie Gaztetxean jaietarako prestaketak

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 16a

Gaur pankartak egin eta mokaua jateko batuko dira eta datorren eguenean, pankartak eta asanbladea egingo ditue. Jaietarako egitarau alternatiboa be iragarri dabe.

Garagrrilaren 30ean botako da Lemoako jaietako txupina baina aurretik, asko dago egiteko herrian. Holan, Karabie Gaztetxeko Harriketarrak Gazte Asanbladeak iragarri dau jaietarako prestaketak egiteko zein jaietan bertan Karabien egingo diran jardueren egutegia.

Egitaraua

Garagarrilak 16, eguena: 18:00etan, pankartadea eta mokautxoa.

Garagarrilak 23, eguena: 18:00etan, pankartadea eta asanbladea.

Garagarrilak 27, astelehena: 16:00etan, txosnearen muntaketea.

Garagarrilak 30, eguena: 20:00etan, Arnasestu taldearen kontzertua eta jolasak

Garagrrilak 31, barikua: 02:00etan, DJ Gose ta Sue.

Abuztuak 3, astelehena: 09:00etan, desmuntaketea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!