Lemoako Berdintasunerako Herritarren Guneak bultzatuta, badago martxan Lemoako III. Berdintasun Planaren lanketea. Edozein plan estrategikotan moduan, diagnostiko zehatz bat egitea da lehenengo pausua eta honetarako, batzar irekia deitu da. Garagarrilaren 15ean, eguaztena, egingo da saio parte-hartzailea Kotxepin Kultur Etxean, 12:00etatik 13:00etara.
Saioan herritarren ekarpenak jaso gura dira: "Ezinbestekoak dira datozen urteetako bardintasunaren aldeko bidea alkarregaz eregiten jarraituteko". Holan, bardintasunaren aldetik Lemoan zelan biziten dan, ondo zer dabilen, zer hobetu daitekean eta persona guztiek aukera bardinak izateko zer aldatu behar danaren gainean egingo da berba,¡.