mendia

Jakitera emon da X. Lemoatx Traileko data

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 6a

Argazkia: Lemoatx Trail (Mikel Bejarano)

Zemendiaren 15ean korriduko da Lemoako Ganzabal Mendi Taldeak antolatutako mendi lasterketea.

Aurten ospatuko da Lemoako herria eta Lemoatx tontorraren arteko bideak urtez urte, sarritan euri eta lupetz artean eta inoz edurragaz be, korrikalariz betetan dituan mendi lasterketearen hamargarren edizinoa. Ganzabal Mendi Taldeak atzo, domekea, emon eban jakitera X. Lemoatx Traileko eguna: zemendiak 15.

Momentuz ez da informazino gehiagorik aurreratu baina Ganzabal Mendi Taldeak adierazo dau, laster jakingo dala izen-emotearen inguruko data eta nondik norakoak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!