Atzen udetan egin dan moduan, Lemoako Harrobi futbol taldeak Udako Argazki Lehiaketea antolatu dau. Oporretan taldearen kamiseta, izerditakoa, motxilea, pina, giltzatakoa bufandea edo dana dalakoagaz argazkia atera eta Instagramen alkarbanatuta hartu daiteke parte. Lehenengo, taldearen kontua jarraitu behar da eta argazkia argitaratuterakoan, argitalpenean taldearen kontua etiketau behar da.
Sari ugari dagoz: San Mameseko partidu baterako sarrera bikotxa, persona birentzako bazkaria eta Harrobiren produktu sortea. Zozketea Andra Mari eguneko txapelketan egingo da eta abuztuaren 31ra arte hartu daiteke parte.