Lemoan izango da aurtengo Bizkaiko Erromeria Eguna eta Arlonagusiako karpa handian 15:00etan egingo dan bazkarirako txartelak salgai dagoz daborduko erromeriaeguna.eus webgunean. Hiru menu dagoz aukeran: helduentzako haragizko edo barazkiko menua (18 euro) eta umeentzako menua (12,5 euro). Bazkalostea Eingoren eskutik gozatuko dabe bertaratutakoek.
Bagilaren 16an egin zan aurkezpenean jakinarazo ebenez, urri bigarrenaren 17an ospatuko dan jaialdiak erromeriaren formatu eta estilo guztiak batuko ditu. Egitaraua hiru gunetan banatuko da: Arlonagusiako aparkalekuan, Karabie Gaztetxeko aparkalekuan eta Kotxepinen. Arratiako eta batez be Lemoako alkarteen presentzia garrantzitsuaren barri emon eben: Mendieta Herri Kirol Taldea, Durundi Barri eta Arantzarte jantza taldeak, Arratiako Musika Eskolea, Eingo, Merhezi…
Antolatzaileek aurreratu dabenez, besteak beste, Korrontzi, Lorratz, Ene Kantak, Eneritz eta Edurtzeta, Kittu, Harribitxi, Matraka elektrotxarangea, Lehian, Argitu, Zirkinik Bez eta Trikizio igoko dira oholtzara. Horrezaz gainera, herri kirol erakustaldiak, erraldoi eta buruhandiak, gaiteroak, albokariak eta ikastaroak be izango dira; besteak beste, Itsaso Arrietaren euskal kantu ikastaroa eta Arantzarteko Jone Intxaustiren Arratiako jota ikastaroa.